{audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/06/Larreina-comparecencias-1.mp3;http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/06/Larreina-rescate-2.mp3{/audio}

Rafa Larreina Amaiurreko diputatuaren arabera, “herritarrei informazioa eta gardentasuna eskaintzeko asmoz egin ditugun agerraldien eskaeren blokeoa Alderdi Popularraren akats larria da”.

Are gehiago, Larreinaren ustez “PP kezkaturik dago aurrekontuen egonkortasuna eta ekonomiaren arrisku sariarekin, baina igoko den arrisku sari bakarra Espainiako politikagintzarena da politikariekiko mesfidantza handituko delako”.

Ildo horretan “Euskal Herrian politika egiteko beste era bat defendatzen dugula” adierazi du Larreinak, hau da, “herritarrek informazioa, argitasuna eta gardentasuna nahi dute”.

Espainiako ekonomiaren balizko erreskateari dagokionez, Amaiurreko diputatuak adierazi du, “Espainiarentzat ez dela tragedia izango esaten dutenen aurrean, Amaiurrek dio Euskal Herriarentzat tragedia izango dela, besteak beste, euskal ekonomia Espainiakoaren oso desberdina delako”. “Euskal Herriko ekonomia erreskatatzea Alemaniakoa edo Frantziakoa erreskatatzea bezala izango litzatekeela” uste du Larrreinak.

Diputatu soberanistaren arabera “Euskal Herriren finantza egoera Estatuaren oso bestelakoa da” eta gogoratu duenez “arazoak dituzten finantza entitateak ez daude Euskal Herrian, Espainian baizik. Euskal Herriaren egoera sozioekonomikoak ez du erreskate bat justifikatzen”.

Ildo horretan Larreinak adierazi du “uneren batean erreskatea gertatuko balitz salbuespena egin beharko litzatekeela Nafarroa, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiarekin, besteak beste, Europako Batasunak onartu duen sistema fiskal propioak dituztelako” eta beraz, “bereizitasun hori errespetatu beharra dagoelako”.

Horregatik guztiagatik, “egoera honek gure apustu eta sinesmena indartzen dituela eta beraz, Euskal Herria ongizate estatuaren bidetik jarraitzeko gure burujabetasuna aldarrikatzea inoiz baino beharrezkoagoa dela” adierazi du Rafa Larreinak.

@ehbilducongreso