Amaiurreko bozeramaleak salatu du adierazpen askatasunaren aurkako aberrazioa dela Lege Proposamen hori.

{audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/06/Errekondo-deporte-1.mp3{/audio} 

{audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/06/Errekondo-deporte-2.mp3{/audio}

{audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/06/Errekondo-deporte-3.mp3{/audio}

Xabier Mikel Errekondok gogor salatu du Valentziako parlamentuak aurkeztu duen Lege Proposamena “Espainiako kultura eta izaera inposatzeko beste saiakera bat delako”.

Errekondoren ustez, Lege Proposamen hori “zentzugabekeria bat da eta gutxienez, bi gabezia demokratiko ditu; lehena, kirolean politikaren erabilera kriminalizatu nahi duelako, eta bigarrenik, adierazpen askatasunaren gainetik sinbolo batzuen debozioa indarrez ezartzen duelako”.

Diputatu soberanistaren salaketa ez da horretan gelditu, izan ere, proposamen horren argudio nagusia kritikatuz, Kongresuko pluraltasuna kontuan hartuz gero, horrek indarkeria adierazpenik sortu dezakeen ustezko arriskuagatik diputatuez politikaz hitz egiteari uko egin behar ote dioten galdetu du Errekondok.

Eztabaidan zehar egin duen interbentzioan krisia goren-gorenean dagoen une honetan, Espainiako selekzioak Polonian jokatu duen partida ikustera joan izana leporatu dio diputatu soberanistak Marianoi Rajoyri. “Azkar ikasi du Rajoy jaunak, zein irteera ona den futbola krisi garaietan”.

 

@ehbilducongreso