Pobrezia eta bazterketa sozialari aurre egiteko, Europa mailako funtsa sortzeko CiUk aurkeztu duen Legez besteko Proposamenaz, Jon Iñarrituk esan du, “adabakia baino ez dela, hau da, etxe bat teilatutik eraikitzen hastea, zutabe eta hormarik gabe”.

Iñarrituk “neurri handi batean, azken urteetan Europako Batasunak bultzatu duen politika neoliberalari” leporatu dio pobreziaren gorakada eta horregatik, “pobrezia eta gizarte bazterketa hori errotik ezabatzeko sakoneko neurriak” eskatu ditu.

Ildo horretan, lanbide arteko gutxieneko soldata duina jasoko lukeen gutxieneko diru sarrerak bermatzeko errenta martxan jartzeko beharra nabarmendu du Jon Iñarrituk eta Europako Gizarte Funtsera dirurik bideratu nahi ez izana leporatu die Europa eta Espainiako erakundeei. “Nahiago dute Aliba Bank eta 40 lapurren banketxeei eman”.

CiUren proposamenarekin kritiko izan arren, Amaiurrek babesa eman dio ekimen horri beharrezkoa ikusten baitu pobreziaren eta gizarte bazterketaren aurkako Europa mailako Funtsa sortzea.

@ehbilducongreso