Espainiar estatuko ikatzaren sektorearen mugagabeko hogei eta bigarren greba eguna dela eta, maiatzaren 28az geroztik borrokan ari diren meatzariei elkartasun osoa adierazi die Amaiurrek.

Asturies eta Leongo langileak euren herrien eta euren seme-alaben etorkizunaren alde ari dira borrokan. Hain zuzen, borroka horrek ahalik eta oihartzun handien izan dezan, ikuspegi internazionalista batetik adierazten die Amaiurrek bere elkartasuna eta babesa.

Beraz, Amaiurrek adierazten dien elkartasuna, klase elkartasuna da. Euren duintasunaren alde borrokan ari diren Asturies eta Leongo langileei euskal langileek adierazten dieten erabateko elkartasuna.

Horrezaz gain, meatzarien protesta ekintzei aurre egiteko barne ministerioa erabiltzen ari den errepresioaren aurkako gure ezadostasuna adierazi nahi dugu. Konponbide bakarra, gatazka guztietan bezala, alde guztien arteko elkarrizketa eta negoziazioan datza.

@ehbilducongreso