"Lanbide arteko gutxieneko soldata oso garrantzitsua da, ez soilik Europako Karta Sozialak ezartzen dituen mailetara iristeko langileek izango dituzten zailtasunengatik, baita soldata horren igoerak zergak eta gizarte laguntzetan izango duen eraginagatik ere". Horrela mintzatu da gaur Diputatuen Kongresuan Sabino Cuadra diputatua.

Amaiurreko diputatuak salatu duenez, "Espainiako estatuko lanbide arteko gutxieneko soldata Europar Batasuneko herrialde askotakoa baino txikiagoa da. Frantzian, Irlandan, Holandan eta Belgikan esaterako, 1300 eurotik gorako lanbide arteko gutxieneko soldata dute".

Ildo horretan, Sabino Cuadrak gogoratu duenez lanbide arteko gutxieneko soldata jasotzen duten gehienak emakumezkoak dira eta beraz, soldata hori igotzeak eragin zuzena izango zuela emakumezko horiek jasaten duten egoeran".

Amaiurrek begi onez ikusi du lanbide arteko gutxieneko soldata %1 igotzeko PSOEk egin proposamena baina nahikoa ez dela deritzo. Horregatik, abstentziora jo du koalizio soberanistak.

Horregatik guztiagatik, bere lanbide arteko gutxieneko soldata propioa ezartzeko Euskal Herriak burujabetasuna behar duela aldarrikatu du Amaiurreko diputatuak, alegia, "justizia sozialean oinarrituriko soldata ezartzeko eskubidea du gure herriak".

@ehbilducongreso