"Ez zuten polizia bat bera ere prozesatu, inputatu edo zigortu gertakari horiengatik” esan du Sabino Cuadra diputatuak eta jarraian, Martin Villaren hitzak ekarri ditu gogora: “gureak akatsak dira, beraienak krimenak”. Horregatik, Amaiurreko diputatuak salatu duenez, “lehen eta bigarren mailako biktimak daude, politikari zinikoak, justizia morroia eta inpunitatea”.

Cuadrak “egia, justizia eta ordaina” exijitu ditu bere hitzaldian eta German Rodrigezen hilketa ikertzeko eskatu dio Espainiako gobernuari. Diputatu soberanistaren arabera, “34 urte igaro eta gero inpunitatea eta lotsagabekeria politiko, judizial eta administratiboa da nagusi”.

Duela 34 urteko gertakari haiek ikertzea, gehiegi eskatzea ote den galdetu dio Sabino Cuadrak Alberto Ruiz Gallardon, Espainiako justizia ministroari.

@ehbilducongreso