Gaur gertatu legez, Espainiako armadak Euskal Herriko ikur diren toki eta eremuak okupatzea arbuiatzen du Amaiurrek.

Oraingoan Gorbeiaren txanda izan da. Zein eta askatasunaren eta demokraziaren alde ehunka euskal herritar Espainiako armadaren erasoetan hil diren mendia. Garai batean Espainiako armadak zeraman bandera bera daramate Gorbeian izan diren soldaduek.

Une historiko honetan armek eta indar armatuek betirako desagertu behar dutela uste du Amaiurrek. Batik bat, Euskal Herrikoak ez diren polizia indar eta okupatzaileek.

Gaurkoa bezalako gertakariek agerian uzten dute Alderdi Popularraren xedea: gizartearen aurkako neurri ekonomiko atzerakoiak eta Espainiaren porrota probokazio hauen bitartez estaltzea.

@ehbilducongreso