{audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/06/Korte-Onintza.mp3{/audio}

Horrela hitz egin du gaur Onintza Enbeitak Lan erreformari buruzko azken eztabaidan. Amaiurreko diputatuak salatu duenez, erreforma honek “ez du soilik enplegurik sortuko, langileak kaleratzeko, soldatak jaisteko eta hitzarmen kolektiboak ez betetzeko balioko du ere bai” eta hori, Enbeitaren ustez “ez da enplegua sortzea”.

“PPk lan erreforma izendatzen duen lan eskubideen aurkako atentatu honek, lan eta gizarte alorreko azken hamarkadetako lorpenak ezer ezean utziko dituela” ohartarazi du diputatu soberanistak. Bere esanetan gainera “eraberritu edo erreformatu beharrean, duela hiru hamarkada Euskal Herriari inposatu zioten Konstituzioak aitortzen dituen eskubideak suntsituko ditu, hau da, hitzarmen kolektiboaren indar loteslea eta langileen eskubide indibidual eta kolektiboak suntsituko du”.

 

Erreforma honen ondorioz jendea kalera irtengo dela uste du Enbeitak. “Zer egingo zenukete zuek lan baldintza duinak izateko eskubidea urratuko balizuete, eta gainera, zuek sortu ez duzuen zor bat estaltzeko 62.000 milioi euroko erreskatea ordaintzera behartuko bazintuzte?” galdetu die diputatu abertzaleak Alderdi Popularreko diputatuei.

Onintza Enbeitaren hitzetan “enplegua sortu nahiko bagenu, inbertsio publikoaz hitz egingo genuke”.

Lan harremanen esparrua Amaiurreko diputatuaren arabera “lan hitzarmenean sindikatuek duten indarra murriztuz eta patronalari nahi duena nahi duen bezala egiten uztiz, lan harremanen esparrua suntsitzen ari da” Alderdi Popularraren gobernua.

“Gaur, inoiz baino ozenago, lan harremanen euskal esparrua aldarrikatzen dugu, Espainiak hondora garamatzalako. Lan harremanetarako gure esparru propioa ez dugun artean erreforma hau inposatuko digutela” salatu du Onintza Enbeitak.

@ehbilducongreso