{audio}http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/06/Corte-PGE-1.mp3;http://ehbildu.net/images/amaiur/2012/06/Corte-PGE-2.mp3{/audio}

Amaiurreko diputatuaren arabera “eztabaida faltsu baten aurrean gaude aurrekontu hauek ez dutelako zer ikusirik ez diru sarrerekin ezta gastuekin ere”. Rafa Larreinak azaldu duenez, “onartuko diren diru sarrerak aldatu egin dira jada zerga-bilketaren gutxitzeagatik eta gastuak aldiz, erreskateak moldatu ditu. Are gehiago, aurrekontu hauek moldaketa eta aldaketa gehiago izango dituzten udan zehar, ostiralero egingo diren ministro kontseiluetan”.

Larreinaren arabera “aurrekontu hauek ez dute Estatuko erreforma sozioekonomikoa jasotzen, ez dute ekonomia produktiboaren aldeko apustua egiten, ez dute ongizate estatua indartzen eta ez dute Euskal Herriaren burujabetza onartzen”.

Amaiurreko diputatuak azaldu duenez “Espainiako estatuaren errealitate ekonomikoaren jarraipena besterik ez dira aurrekontu hauek, hau da, Barne Produktu Gordinaren, jardun ekonomikoaren eta kontsumoaren beherakada dakarte”.

Larreinaren ustez aurrekontu hauek “Estatua kaosera daraman eredu sozioekonomikoaren jarraipena dira, etorkizunik ez duen ereduaren jarraipena eta besteak beste, pobrezia tasa handituko dute”.

Lan erreformarekin bezala, Amaiurrek ezezko boza eman die Estatuko aurrekontu orokorrei.

@ehbilducongreso