Estaturik gabeko nazioen autodeterminaziorako eskubidea jasoko duen dokumentua egiteaz arduratuko da lan talde hori Espainiako Diputatuen Kongresuan.

Jon Iñarrituk adierazi duenez, gai hau XXI. mendeko Europan normaltasunez eta demokratikoki eztabaidatu ahal izatea da helburua. ERCren izenean, Alfred Bosch, Madrilen duen bozeramaleak Espainiako David Cameron izan dadila eskatu dio Mariano Rajoyri.

Gaur aurkeztu duten ekimena Kongresuko gainontzeko indar politikoei eta Euskal Herriko eta Catalunyako gizarte eragileei zabalik dago.

Dokumentua prest dagoenean Autodeterminazio Eskubidea aitortuko duen Lege Proposamena aurkeztuko dute Espainiako Diputatuen Kongresuan.

@ehbilducongreso