Amaiurreko diputatua Kutxabanken pribatizaioaren aurka azaldu da eta PP-PNV ituna kritikatu du.

Eurotaldeak onarturiko erreskatea azaltzeko agerraldian, orain arteko zalantzak "ez uxatu izana" leporatu dio Rafa Larreinak Espainiako ekonomia ministroari.

"PPren gobernua tematuegia dago finantza sistemaren %30 horretan" adierazi du Larreinak eta "ez zaiola kaleko jendearen arazoei erreparatzen ari" kritikatu du. Bere ustez, "ekonomia errealaren arazoak konpondu behar dira".

Horregatik, banku publiko baten beharraz hitz egin du diputatu subiranistak. "Finantza oligopolioei aurre egingo dien banku publikoa" zehaztu du Larreinak. Era berean, "kreditu kooperatibak" bezalako alternatibak aztertu behar direla esan du diputatu abertzaleak, izan ere, erakunde horiek "jendearen interesetatik gertuago baitaude".

Kutxabank

Larreinak Espainiako gobernuak ezarri nahi duen "finantza eredua" salatu eta Kutxabanken balizko pribatizazioa kritikatu du.
Amaiurreko diputatuaren arabera, Kutxabanken kudeaketa eredua aldatzea "herritarrei eta erakunde publikoei iruzur egitea" litzateke.

"Amaiurrek Kutxabanken balizko pribatizazio bati aurre egingo diola" nabarmendu eta finantza erakunde horren kudeaketa eta balizko pribatizazioa kontrolatzeko PP eta PNVren arteko ituna gogor kritikatu du Rafa Larreinak. Are gehiago, Amaiurrek finantza erakunde horien kudeaketaz euskal gizartearen gehiengoaren nahia defendatuko duela esan du hautetsi abertzaleak.

@ehbilducongreso