Iosu Uribetxeberriak bere eskubideak berma daitezen 8 egun gose greban daramatzan egunean, Amaiurreko kideak, Donostiako Hospitalera joan dira euren elkartasuna adieraztera. Bertan, Xabier Mikel Errekondok adierazpenak egin ditu prentsa aurrean:

 

Espainiar estatuak berak sortutako eta urteetan urratu duen legea bete behar duela adierazi du. Euskal preso politikoei ezartzen zaien espetxe politika ankerra, mendekuaren seinale dela. eta horrek, guztiok ezagutzen ditugun ondorioak dakartzala ere azpimarratu du.

Azkenik, Europa juristan inork onartzen ez duen espetxe politikaren aplikazioarekin amaitu beharra dagoela gehitu du Errekondok.

@ehbilducongreso