Xabier Mikel Errekondok Onda Vascari abuztuaren 17an eskainitako elkarrizketan, egungo egoeraz eta etorkizunaz hitz egin du.

 

{audio}http://www.ondavasca.com/wp-content/uploads/2012/08/entrevista-a-xabier-mikel-errekondo-17-de-agosto.mp3{/audio}

Iosu Uribetxeberriaren borroka bere bizitzaren aldeko borroka dela adierazi du, eta eskubideen aldarrikapena izaten ari dela herritarrena. Berandu gabe, aspaldidanik betetzen ez duten euren legea betetzeko garaia dela adierazi du PP eta PSOEri buruz.

Biktimen inguruan galdetuta, Errekondok, maiz esan den moduan, biktima guztiak aitortu behar direla eta gizarte zein kalte pertsonalak eragin dituzten agente guztiek ere biktimen errekonozimentua egin behar dutela gehitu du. Ekarpen politiko horretan, aurrera pausoak ematen ari direla, baina Estatu espainiar eta frantsesaren aldetik halakorik ez dela ikusten azpimarratu dueta behin betiko bakea lortzeko, bide hori besterik ez dagoela esan du.

Ilegalizazioaren inguruan ere adierazpen ugari egiten ari direla galdetuta, Errekondok, legalak izanda halakorik ez dela ulartzen esan du eta halakoek, PP oraindik ere iraganeko politikan mantentzen dela argi erakusten dutela gehitu du, aurrera pausoak eman beharrean berean mantentzen baita.

Bigarren erreskatearen harira, PP politika neoliberal honetan, oso eroso sentitzen ari dela esan du; eta agintzen diotena egingo duela gehitu du. Oinarrizko eskubideak ere hausten ari direla esan du, baina eroso sentitzen dela halako neurriak hartuaz.

Bide horretan, Euskal Herriak bere aterabidea duela adierazi du, kapitalean baino pertsonan oinarrituko dena. Oinarrizko eskubideak publikotasunetik emango dituena, hori izan beharko luke oinarrizko estruktura. Bide horretan, politikak garatu behar direla eta horretarako Euskal Herriak baduela nahikoa gaitasun adierazi du.

Laister deitu beharko liratekeen hauteskundeen inguruan, ezker soberanistak pisu handia izango duela adierazi du eta jendartea, independentziaren pentsamentuarekin dagoela gehitu du.

@ehbilducongreso