Urko Aiartza senataria Donostiako portuan dagoen Estelle belaontzira hurbildu da gaur arratsaldean, Amaiurren izenean bere elkartasuna adieraztera. Aiartzak gogora ekarri duenez, nazioarteko ekimen horren helburua Gazak bizi duen blokeoa haustea da.

Hegoafrikan gertatu legez apartheid politikarekin bukatzeko, ezinbestekoa da Amaiurren ustez nazioartetik Palestinari elkartasuna adierazi eta Israeli presio egitea.

Palestinar herriak bizi duen egoera jasangaitza gogora ekarri digu berriz ere Askatasunaren III. Ontzidiak.

Horregatik guztiagatik, euren eskubide nazional eta demokratikoen alde palestinarren aldarrikapenekin bat egiten du Amaiurrek.

@ehbilducongreso