Gaur Amaiurrek ekitaldia ospatu du Donostiako Antzoki Zaharrean. Bertan Maite Sarasuak honako hitzartzea izan du: Amaiur iragana baino gehiago oraina da, eta oraina baino gehiago etorkizuna. Euskal Herri independentziaren BERMEA.

Amaiur, AUZOLANAREN, itxaropenaren, akordioaren ondorioa da, eta oraindik iristear dauden akordioen MOTORRA. XXII. mendeko motor modernoa (ondo entzun duzue), XXII. mendekoa. Eskuineko alderdi ranzioek hainbeste aldarrikatzen duten berrikuntza eta garapenean oinarritutakoa. Hori bai desberdintasun handi batekin, guk aplikatzen dugun berrikuntza, PERTSONETAN oinarritua dago, pertsonen arteko berdintasunean, pertsona guztien eskubideetan, langileen eskubideetan, emakumeen eskubideetan, etorkinen eskubideetan, herrien eskubideetan, horregatik gure motorra benetan BIHOTZA da.

Bihotz gorri, berde eta bioleta, Euskal Herriaren koloreak dituena, eta horregatik GELDIEZINA da. Heriaren hitza, borondatea geldiezina delako.

Geldiezina da, benetan sinisten dugulako esaten duguna, eta esaten duguna egiten dugulako.

Geldiezina da, zubiak eraikitzeko eta akordioak erdiesteko pertsona aske eta solidarioez osatua dagoelako AMAIUR.

Baina ez dugu hor geratu nahi. Euskal Herriko beste koloretako pertsonekin, alderdiekin ZUBIAK eraiki nahi ditugu; gure printzipioetan eta proiektuetan tinko, baina ESKUZABALTASUNEZ , AKORDIOETARA iristeko.

Geldiezin bilakatu nahi dugu. IRABAZI nahi dugu eta IRABAZTERA GOAZ.

Oinarri sendoak dituzten akordioak, auzolanak nagusitu egiten direlako. Beraz, ez da nagusituko, AMAIUR, giza eskubideak, erabakitze eskubidea, justizia soziala eta aniztasuna zutabe dituena? eta bere hazia Gernikako Akordioa duena?

Akordioetan akordioa: GERNIKAKOA. Euskal Herriko historian mugarri. Bake eta Normalkuntza politikorako ibilbide orria. Eta berau galtzarpean harturik harro goaz Madrilera, burua altxata. Badakigu, ez dugula erraza izango, baina hantxe izango gaituzte aurrez aurre:

-preso eta iheslarien eskubideen defentsan, AMNISTIA xede izanik. Presoak eta iheslariak gatazkaren aurpegietariko bat direlako. Hantxe, izango gaituzte espetxe politika erro errotik aldatzeko.

-Hantxe izango gaituzte alderdien legea indargabetu arte. Alderdi, eragile sozialen legalizazioari bide emateko.

-Eta zer esanik ez, salbuespeneko legediak, epaitegiak (Audientzia Nazionala) eta jokabideak bertan behera uzteko.

BAI, JO TA KE, Gernikako Akordioa BETE ARTE!

Giza eskubideen eszenatokiari parez pare ateak irekiaz, erabakitze eskubideari, AUTODETERMINAZIOARI bide emateko.

Ausardiaz jokatuko dugu, ilusioaz bidea egingo dugu eta auzolanaz IRABAZIKO dugu!

Amaiur, itxaropena, auzolana, zubia, etorkizuna delako.

GORA AMAIUR!

@ehbilducongreso