Amaiurrek ekitaldi nagusia eguerdiz egin du gaur Donostiko Antzoki Zaharrean. Bertan Rafa Larreina, Maite Sarasua eta Maite Aristegik hitz egin dute. Hauxe da Maite Aristegiren testua:

Benetan pozgarria zait aldaketaren Donostia honetan zuekin batera izatea. Azken hilabeteotan aldaketa handiak bizi izan ditu Donostia. Politika egiteko beste eredu baten adibide dugu Donostia. Herritarren parte-hartzea bultzatuaz herri borondatea erabakien oinarri bihurtzeko urratsak ematen ari dira Donostian.

Politikagintza bizimodu bihurtu dutenen eta agintea herritarren borondatearen bizkar garatzen dutenen ereduaren antitesia bihurtzen ari gara Donostia.

Pero Donostia es también referencia del cambio que esta viviendo nuestro país por un importante acontecimiento que acogió la ciudad hace escasas tres semanas: La Conferencia Internacional que se celebró en Donostia ha sido un acontecimiento histórico por diversos motivos.

En primer lugar, evidenció la existencia de un conflicto de carácter político, que aún a día de hoy, algunos desvergonzadamente pretenden negar.

En segundo lugar, la conferencia fue sinónimo de una implicación sin precedentes de la comunidad internacional para la resolución del conflicto.

Y en tercer lugar, por que las resoluciones emanadas de la Conferencia Internacional asientan las bases para afianzar un escenario de mínimos democráticos.

Konferentziak eta ETAk harturiko erabakiak egoera berri bat ireki dute Euskal Herrian, inolako zalantzarik gabe.

Euskal Herriak egoera erabakigarri eta historikoa bizi duenaren adibide ditugu. Bi gertakariak, era berean, erabakigarriak izango dira Euskal Herrian etorkizun berri bat eraikitzeko prozesuan. Norbanako eskubide zein eskubide kolektiboen errespetuan oinarrituriko bake agertoki bat atzemateko aukera erreala inoiz baino eskuragarriago dugula deritzo Amaiur-ek. Bizi dugun momentu politikoan eta Nazioarteko Konferentziak zein ETAren erabakiak sorturiko egoera honetan, azaroaren 20ko hauteskundeekiko Amaiur koalizioak eginiko apustuak dimentsio berri bat hartzen duela deritzogu. Biolentzia guztien desagerpena bultzatuko du Amaiur-ek. Eta biolentzia guztiak diogunean, guzti guztiez ari gara eta bereziki, egun euskal herritarren aurka mantentzen den indarkeria bakarraz: Estatu aparatuen indarkeriaz.

Horregatik, deia egiten diegu alderdi guztiei, Estatuaren indarkeriaren aurrean ere jarrera argi eta irmo bat izan dezaten. Eta deia ere Espainiar estatuari, indarkeriaren eta mehatxuaren erabilpena behin betiko albora dezan.

Ardura argi batekin joango da Amaiur Madrilera: Euskal Herriaren eta euskal herritar ororen eskubideen aldarrikapena eta defentsa egitearen ardurarekin.

Euskal Herrian ireki den aro politikoan, behin betiko bakean eta konponbide demokratikoan sakontzeko aukera bikaina dira hurrengo hauteskundeak. Horrela, Amaiurrek mezu argi bat eramango du Madrilera: herri honek bizi duen gatazka politikoa gainditzeko aukera ezin hobea dugu eta hori baliatu egin behar dugu.

Horretarako, Euskal Herriari eta euskal herritarrei dagozkien eskubideen defentsa eta aldarrikapena egingo dugu, eta izaera historikoa duen gatazka politikoa gainditzeko oinarriak eramango ditugu; hau da, Euskal Herria nazio gisa aitortzea eta modu zilegi eta demokratikoan dagokion erabakitzeko eskubidea. Azken baten, euskal herritarrek duten hitz egiteko eskubidea exijitzera goaz Madrilera.

Las próximas elecciones suponen una gran oportunidad para profundizar en la fase política abierta en Euskal Herria y en el proceso para la consecución de una paz definitiva y la solución democrática. Así, Amaiur trasladará a Madrid el mensaje de que nos encontramos ante una oportunidad inmejorable de superar el conflicto político que sufre este pueblo y que hay que aprovechar esa oportunidad.

Para ello, vamos a hacer una reivindicación y defensa de todos los derechos que le corresponden a Euskal Herria y a su ciudadanía, y a trasladar las bases fundamentales para la superación del conflicto político de carácter histórico, que no son otros que el reconocimiento como nación de Euskal Herria y el derecho a decidir que le corresponde de un modo legítimo y democrático. En definitiva, vamos a Madrid a exigir que se respete el derecho a la palabra de los vascos y vascas.

A día de hoy, Euskal Herria tiene frente a frente a un Estado antidemocrático en esencia por que niega el reconocimiento como nación de Euskal Herria y su derecho a decidir. Un Estado que hipoteca nuestro presente y futuro en todos los ámbitos: político, económico, social, cultural, medioambiental…. Un proyecto, cuyo máximo representante a día de hoy y más tras las próximas elecciones será el PP.

Amaiur, sin embargo, representa un proyecto de futuro que partiendo del ejercicio legitimo y democrático del derecho de autodeterminación, plantea la construcción de la Euskal Herria del siglo XXI con unos nuevos mimbres: Con criterios de progreso social, el cambio político y social ha de darse desde parámetros de justicia social, igualdad y respeto a la Ama Lurra.

Es este el proyecto que defendemos todas las personas y fuerzas que conformamos Amaiur. Y que nadie tenga ninguna duda: el 20 de noviembre se va a visualizar que en Euskal Herria existe una mayoría social autodeterminista.

Una mayoría social autodeterminista y autodeterminada que va a ser el motor del proceso de cambio y soluciones en marcha en Euskal Herria, una mayoría social que ser sujeto protagonista y garantía de la Euskal Herria del futuro.

Así pues, a partir del 20 de noviembre el PP se va a encontrar con una mayoría social en Euskal Herria que exige los derechos que como pueblo democráticamente nos corresponden. Bi proiektu dauzkagu beraz mahai gainean: PPk ordezkatzen duen proiektu ukatzaile eta atzerakoira, eta Amaiur-ek planteatzen duen Euskal Herria berria. Gaurtik hasita, justizia sozialaren, parekidetasunaren eta Ama Lurrarekiko errespetutik batetik eraiki behar dugun etorkizuneko Euskal Herria.

Así pues, llamamos al PP y a UPN a que confronten democráticamente su proyecto con el nuestro. Sin excusas y de forma publica, que defiendan su proyecto negador de derechos y que hipoteca nuestro futuro. Que explique sin ambages que va a ofertar a la mayoría social de Euskal Herria que exige democracia y derechos.

PP zein UPNri dei egiten diegu aurrez aurre eta era publikoan bi proiektuen inguruan eztabaidatzeko. euskal jendarteari azal diezaiola zer eskaini behar dion eskubideak eta demokrazia eskatzen dituen gehiengo sozial honi.

Amaiur-ek argi du: Burujabetza politiko eta ekonomiko osoko esparru baten defentsa burutuko dugu Madrilen. Amaiur realizará en Madrid la defensa de un marco de soberanía política y económica total.

Basagoitik behingoz asmatu du: “Euskal Herriak markak hautsiko ditu”. Zalantzarik ez dezala izan, Euskal Herriak burujabetza politiko eta ekonomikoko marko bat eraikitzen duenean marka guztiak hautsiko ditu: demokrazian, eredu sozial aurrerakoi baten garapenean, aberastasunaren banaketan, justizia sozialean zein berdintasunean.

Basagoiti, por una vez, esta en lo cierto, Euskal Herria se va a salir del mapa: el día en que este país tenga soberanía económica y política plena, el día que el Estado español deje de hipotecar nuestro presente y futuro, nos vamos a salir del mapa, en el desarrollo de un modelo social progresista, en reparto de riqueza, en justicia social y en igualdad.

Baina horretarako, eraikitzen ari garen zubi honetan partaide izateko deia luzatu nahi dizuegu. Lan handia dugu azaroaren 20ra bitarte. Ibilbide horretan, datorren larunbatean zita ezin garrantzitsuagoa dugu, hemen, Donostian: Belodromoa leporaino bete eta gure herriaren bihotz bihurtu behar dugu. Taupadaz taupada, irabazi arte!!!

Azaroaren 20ean ezinbestekoa da hautestontziak Amaiur-en bozkaz betetzea. Helburu hori betetzeko ezinbestekoa da gu guztion lana, beraz ekin lanari eta gure inguru guztia konbentzitzera, azaroaren 20ean denok Amaiur bozkatzera!

Gora Amaiur!

@ehbilducongreso