Atzo eta gaurko eurijasak urak hazi ditu Euskal Herrian; euria goian-behean eta haizea, ez da giro! Hala ere, Amaiurrek zubiak eraikitzen jarraitzen du, milaka pertsonez osatutako zutabeak dituen zubia eraikitzen jarraitzen dugu, ezberdinen arteko zubia. Zubi sendoa da gurea, eguraldiaren enbata eta beste edozein enbataren gainetik pasatzeko modukoa!

Horregatik, euri eta haizearen gainetik, guk kanpaina egiten jarraitzen dugu. Ekitaldi nagusia eguerdiz egin du gaur Amaiurrek Donostiko Antzoki Zaharrean. Bertan Rafa Larreina, Maite Sarasua eta Maite Aristegik hitz egin dute.

Bertsotan hasi du ekitaldia Aristegik, Donostiak bizi izan duen aldaketari erreferentzia eginez, herritarren partehartzea kontuan hartzen duen politika egiteagatik. Donostiarekin jarraituz, Aieteko konferentzia ere aipatu du bertsotan.

 

Bertsoaren ondoren esan du Amaiurrek Euskal Herriaren eta euskal herritarren ahotsa eramango duela Madrilera. Gaur egun Euskal Herriak parez pare du bere existentzia bera eta erabakitzeko eskubidea ukatzen dituen estatu antidemokratikoa, esan du Aristegik. Estatu honek, gainera, euskal herritarren oraina eta etorkizuna erabat baldintzatzen du: maila politikoan, ekonomikoan, kulturalean, sozialean, ingurugirokoan... PP da estatu eredu honen erakusle nagusiena.

Amaiurren XXI.mendeko Euskal Herria eraikitzea proposatzen du; gure Euskal Herria, bestelako gizarte eredu bat eraikitzeko, parekidetasun egoera bat lortzeko, beti ere Ama Lurra errespetatuz.

Argi esan du Aristegik, bi proiektu dauzkagu mahai gainean: PPk ordezkatzen duen proiektu ukatzaile eta atzerakoira, eta Amaiur-ek planteatzen duen Euskal Herria berria. Gaurtik hasita, justizia sozialaren, parekidetasunaren eta Ama Lurrarekiko errespetutik batetik eraiki behar dugun etorkizuneko Euskal Herria.

 

Donostiako ez da izan gaurko ekitaldi bakarra, Tafallan ere egon gara eta erabat bete dugu aretoa! Eserleku guztiak bete dira eta hainbat jendek zutik ikusi behar izan du ekitaldia. Arturo Goldaracena, Maite Iturre eta Sabino Cuadrak hitz egin dute.

Goizean aldiz Laura Mintegi eta Edurne Gumuziok mitina eman dute Algortako Telletxe plazan. Mintegik esan du Amaiurrek Madrilera joan nahi duela bertara itzuli nahi ez dugula esatera.

 

 

Honetaz guztiaz gain, herrietan ere euri eta haizeari aurre egin eta Amaiurren aldeko lanean ari dira egunez egun. Argazki mordoa iritsi zaizkigu Euskal Herriko hamaika zubitatik!

 

@ehbilducongreso