Gaur goizean agerraldia egin dugu Bilbon datorren larunbatean Anoetako Belodromoan egingo dugun ekitaldiaren berri emateko. Belodromoa betetzeko erronka jarri du Amaiurrek. Ez da erronka txikia, baina betetzeko gaitasuna dugula badakigu! Agerraldian kanpainako lehen egunen balantzea egiteko ere aprobetxatu dugu.

-QQXD8r5o

Arratsaldean Lizarraren txanda izan da; atzo Tafallan gertatu bezala, Lizarrako frontoia ere erabat bete da ekitaldian. Nafarroako herri honetatik mezu argia helarazi dio Amaiurrek Yolanda Barcinari, Barcina baita UPN-PSNren gobernu buru eta UPN-PPko hautagaitzaren arduradun; Barcinari eskatu diogu eztabaidatu dezala bi gairen inguruan: biolentzia politikoa eta nafarren borondatea.

Hona hemen Lizarran Miren Aranoak esandakoa:

 

Maite Iturreren hitzak:

 

Eta honekin guztiarekin batera, noski, herrietatik argazkiak jasotzen jarraitzen dugu!

@ehbilducongreso