Atzo Gobernu Delegaritzarekin bildu zen Amaiur Joseba Compais koalizioako hautagaiak hauteskunde kanpaina hasierako egunean jasandako erasoari buruz hitz egiteko.

Gobernu Delegaritzak Josebari gertatutakoa ez zela deus izan esan zigun, ez zela mehatsurik egon, identifikazio soil bat besterik ez. Amaiurren ustez, deklarazio hauek beste behin ere argi uzten dute Poliziarentzako erabateko inpunitatea dagoela; hemen, gaur egun dagoen biolentzia bakarra Estatuarena da.

Amaiurretik Gobernuko ordezkaria Josebaren erasoaren eta kanpainan gerta daitezkeen halako gertaeren arduradun egiten dugu. Bere ardura baita kanpaina alderdi guztiek baldintza berdinetan burutzeko eskubidea bermatzea.

Guk, erasi hauei eman ahal zaien erantzun irmoena emango diegu, kanpainarekin aurrera jarraituz eta azaroaren 20an Estatuko ordezkariei bozkaz betetako herri erantzun bat emanez!

@ehbilducongreso