Amaiur koalizioak agerraldia egin du gaur goizean Gasteizen Trebiñuko herritarrekin batera. Trebiñurekin eta bertako herritarrekin zubia eraiki nahi du Amaiurrek, eta Trebiñun bizi diren herritarren eskubideen defentsan arituko denaren konpromiso sendoa hartu du.

Gaurko honetan, Amaiur Trebiñuko herritarrekin batera agertzen da hedabideen aurrean. Era horretara, Trebiñurekin eta bertako herritarrekin zubia eraiki nahi du Amaiurrek, eta Trebiñun bizi diren herritarren eskubideen defentsan arituko denaren konpromisoa hartu, argi eta garbi uzteko hemen, Madrilen edo dagokion lekuan Trebiñu Arabako zortzigarren kuadrilla dela.

Amaiurrek behin baino gehiagotan azpimarratu du Euskal Herria nazioa denaren aitortza eta eskubide nazionalen errespetuaren exijentzia bere jardun politikoaren ardatzetako bat izango dela. Hau da, Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako herritarren borondate demokratikoa errespetatua izan dadin lan egingo dugu.

Herritarren borondate demokratikoaren errespetua eszenario berri baterantz joateko giltzarria dela deritzogu. Zentzu horretan, Trebiñuko herritarren borondatea errespetatua izatea aldarrikatzen du Amaiurrek; izan ere, 1998an egindako herri kontsultan argi adierazi zuten Arabako kide izan nahi zutela, instituzionalki ere bai.

Hortaz, Trebiñuko herritarrek adierazitako borondatea errespetatu eta bete arazi behar dela uste du Amaiurrek. Madrilen herritarren gehiengo horren borondatearen defentsa egiteko konpromisoa hartzen du Amaiurrek.

Errespetuaz hizketan ari garela, Espainiako jarduneko presidente Zapaterok atzo hitz hori ez erabiltzea faltan bota zuen Amaiurrek. Batzeaz eta ulertzeaz jardun zuen Zapaterok, baina errespetuaz hitz egiteari uko egin zion.

Zapatero jauna, izaera historikoa duen gatazka politikoa gainditzeko giltzarria da errespetua. Euskalherritarren borondatea errespetatzeko jarrera har ezazue behingoz. Jarrera serioa, errespetuzkoa eta eraikitzailea hartzeko sasoia da, eta eskuin zaharkituarenaren politikak indarrean jartzeari uztekoa. Eman egiozue erantzun baikorra nazioarteko bake konferentziaren ondorioei, eta arlo sozio-ekonomikoan eta lan esparruan, gera itzazue langileriak hainbeste urteko borrokaren bitartez lorturikoei egindako murrizketak. Izan ere, EAJren laguntza paregabeari esker, onartu dituzuen lan erreformei esker, langabezia eta prekaritatea haztea lortu duzue bakarrik.

Amaiurrek ez dauka zalantzarik: azaroaren 20tik aurrera, Euskal Herrian autodeterminazioaren aldeko gehiengo soziala dagoela ikusaraziko da. Euskal gizartearen hitza eta erabakia errespetatua izatea exijitzen duen gehiengo soziala, ez gehiago eta ez gutxiago.

Euskal Herrian abian dagoen aldaketa eta konponbide prozesuaren motorea izango da autodeterminazioaren alde agertuko den gehiengo dozial hori; etorkizuneko Euskal Herriaren subjektu protagonista eta bermea izan nahi du gehiengo sozial horrek.

Horregatik, dei zuzena egiten diogu PSOEri, eta batez ere PPri, berari egokituko zaiolako azaroaren 20tik aurrera izango den eszenatoki berria kudeatzea. Herri honen borondatea errespetatuko duen edo ez jendaurrean adierazteko dei zuzena egiten diegu.

Demokrazia eta eskubideak aldarrikatzen ari den Euskal Herriko gehiengo sozialari zer eskaintzen dion adieraztera deitzen dugu PP, eta hori Itzulingururik gabe egin dezala.

Amaiur, por su parte, presenta a la sociedad vasca, incluida por supuesto a todas la gentes de Trebiñu, un proyecto de futuro que partiendo del ejercicio legitimo y democrático del derecho de autodeterminación, plantea la construcción de la Euskal Herria del siglo XXI con unos nuevos mimbres: Con criterios de progreso social, el cambio político y social ha de darse desde parámetros de justicia social, igualdad y respeto a la Ama Lurra.

Amaiurrek, ordea, euskal gizarteari eta, jakina, Trebiñuko herritarrei, etorkizuneko proiektua eskaintzen die; bestelako oinarri batzuk izango dituen XXI. mendeko Euskal Herria eraikitzea proposatzen duen proiektua: aurrerapen sozialeko irizpideekin, aldaketa sozial eta politikoa justizia sozialaren, berdintasunaren eta Ama Lurrarekiko errespetutik abiatuz gauzatu behar da.

Horregatik, botoa ematea eskatzen diogu Arabako gizarte osoari, gure herritik egiten dugun errespetuaren exijentziaren mezua Madrilera eramateko.

@ehbilducongreso