Begi onez hartu ditu Adolfo Araizek finantza erakunde publiko bat sortzeko Nafarroako Gobernuak emandako lehen urratsak. “CAN desagertarazi zutenetik, EH Bildun argi geneukan Nafarroak finantza erakunde propio bat behar zuela. Horrela agertu zen gure hauteskunde programan eta horrela eraman genuen Aldaketaren Akodio Programatikoaren negoziazio mahaira” adierazi du EH Bilduko bozeramaleak, “horrela lortu zen hain zuzen, finantza erakundea publikoa berreskuratzeko zeuden aukerak aztetuko zituen txosten hau egiteko adostasuna”.

“Pozik gaude, Nafarroako Gobernuak konpromezu horrekin betetzeko lehen pausuak eman dituelako” esan du Araizek, “lehen pausu bat da, Nafarroak behar duen finantza herramintari buruz eman beharko den eztabaida eta erabakitze prozesuan”.

Txostena egiteko prozesuari buruz, Araizek “gu ere harrituta geratu gara lizitatzaileei eskatutako esperientziarekin, ematen baitu kontsultora haundienei soilik zuzenduta dagoela” adierazi du. “Azpimarratu nahi dugu lehendabiziko aldiz, Nafarroak bertako ekonomiaren egoera finantzieroaren inguruko ikerketa eginen duela, bai sektore pribatuan eta baita publikoan ere”.

Zentzu horretan EH Bilduko bozeramaleak “tamalez, soilik empresa sektoreei lotutako aktoreekin eginen da diagnostikoa, bestelako eragile eta entitateak baztertuz” salatu du Araizek, “hauek ere Nafarroako ekonomia ezgutzeaz gain, partaide diren neurrian. Uste dugu puntu hau zabaldu beharko litzatekeela, ikuspuntu sozialagoa duten aukerak jorratuz”.

Adolfo Araizek ausardia eskatzen du aurrerapausuak ematerako orduan “uste dugu eginen den ikerketa ausarta eta zabala beharko lukeela, etorkizunean hartu beharreko erabakirik baztertu gabe”. Honela Araizek espero du “aterako diren ondorioek ez dezatela hartuko diren erabaki politikoak mugatuko, izan ere momentu batean eredu finantziero baten alde egiten bada ere, etorkizunean, bestelako funtzio eta helburuak ere izan ditzan ez dadin baztertu, bai arlo pribatua (enpresak eta familiak) zein sektore publikoan”.