Nafarroako EH Bilduk adierazpen institucional proposamena erregistratu du nafar Parlamentuan, Kataluniako Parlamentuak hartutako erabakien kontra gertatzen ari diren erasoen aurrean instituzio honekin eta bere Presidentarekin elkartasuna adieraziz,.

Kataluniako Parlamentuak deskonexioa eta independentziaren bidea irekiko duen prozesu eratzailearen ikerketa batzordearen ondorioak onartu zituen. Erabaki honek, herritarrek adierazitako borondatea indartu eta Epaitegi Konstituzionalaren debekuen gainetik, beren bide propioa jorratzeko urratsa suposatzen du. Honen aurrean, Espainiako Epaitegi Konstituzionalak, Parlamentuak hartutako erabakia bertan behera utzi eta, Espainiako Gobernuak eskatuta, Carme Forcadell presidentaren kontrako isun eta zigor penalak izan ditzakeen zigor prozedura ireki zuen.

Estatu Espainiarrak argi utzi du ez duela egoera hau elkarrizketa eta akordioaren bide demokratikoetatik jorratu nahi. Beraz, Kataluniako herritarreieta beren instituzioei dagokie zer eta nola egin nahi duten erabakitzea.

Nafarroako Parlamentuan EH Bilduk aurkeztutako adierazpen instituzionalak hiru puntu ditu: lehendabizikoan elkartasuna adierazten zaio Kataluniako Parlamentuari eta bere presidenta den Carme Forcadell-i; bigarren puntuan Alderdi Popularraren jarrera antidemokratikoa eta Epaitegi Konstituzionalaren erabilera politikoa salatzen da; eta azken puntuan Kataluniako herria eta bere instituzioek beren etorkizuna libreki erabaki eta beharrezkoak dituzten neurri guztiak hartzeko duten eskubidea aitortu eta errespetatzen da.