EH Bilduk begi onez ikusten du Nafarroan ETBren emisioen berreskurapena. Nafar herritarrek ikusi nahi duten telebista hautatzeko debekuaren zentzugabekeriarekin amaitzen da modu honetan. Nafarroan ETB ikusteko eskubidea, eskari sozial eta politiko garrantzitsua izan dela azpimarratu nahi du EH Bilduk, ekimen parlamentarioak eta kalean mobilizazioak eragin dituen eskaria.

Urteetan Nafarroan euskarazko programazioa ikusteko aukera bakarra izan da Euskal Telebistaren emisioa. Egun, geroz eta gehiago dira euskarazko edukiak eskeintzen dituzten Nafarroako ikusentzunezko proiektuak.

Horregatik, EH Bilduk Nafarroako ikusentzunezko hedabideen lana azpimarratu nahi du, azken urteotan proiektu berriak garatu dituztelarik, baita euskaraz ere. Hedabide hauen lana aitortu eta beren etorkizuna eta bideragarritasuna bermatu dezala eskatzen dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari.