Nafarroako EH Bilduko parlamentaria den Adolfo Araizek galdera zuzendu dio Nafar Gobernuari, Olaztiko Cementos Portland enpresari buruz. Zonaldean kezka zabaldu da, enpresan hondakinen errausketa eginen omen baita. Horregatik EH Bilduk Nafarroako Gobernuari eskatzen dio argitu dezala ea Cementos Portland-i egindako Ingurumen Baimenaren azken eguneratzean, bere jarduerarako erregaia lortzeko hondakinen erabilera baimenduta duen ala ez.