Mozioa aurkeztu du EH Bilduk Nafarroako Parlamentuan, kirol ekitaldien gaineko segurtasuna Foruzainen eskuetan egon dadin Gobernuak dauden aukerak azter ditzan. Mozioak bereziki Sadar futbol zelaian egiten diren partiduen gaineko segurtasunari erreparatzen dio.

Eskakizun hau Osasunaren partidetan, Espainiako Polizia Nazionalak sortutako istiluen harira sortu da. Azkeneko kasua, Alaves-en kontrako partiduaren ostean, inolako arraoizik gabe Polizia talde gasteiztarraren zaletuen kontra oldartu zenean gertatu zen. Justifikaziorik gabeko oldarraldi hau ez da kasu isolatu bat izan.

Azkeneko hilabetotan asko dira Poliziaren jarrerarekin kexu azaldu diren Osasuna taldeko zaletuak. Indarkeriaren Kontrako Batzordeak baimentzen dituen sinbolo, ikur eta banderen debeku eta atzemateak, mihaketa gehiegizkoak zelairako sarreretan, errespetu faltak...errepikatzen dira asteburuetako partiduetan. Jarrera hauek tentsio uneak eragiten dituzte, kirol arloan indarkeriarekin bukatzeko helburuarekin gutxi laguntzen dutela.

Aurkeztutako mozioan EH Bilduk kirol partiduetan gertatzen den indarkeri oro salatzen du, zauriturik izan ziren Alaves taldeko zaletuei elkartasuna adierazten die eta Fouzainak Sadar futbol zelaiko segurtasun lanak hartzea eskatzen dio Nafar Gobernuari.