Luhuson (Lapurdin) izan diren atxiloketen harira, galdera erregistratu du Nafarroako EH Bilduk Parlamentuan. Atxilotutakoak gizarte zibilaren kide dira, ETAren armagabetze prozesuan laguntza emateko konpromezua azaldu dutenak. Egoera honen aurrean Nafarroako Gobernuak eta Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak gordetako isiltasuna ikusita, EH Bilduk galdera zuzena egin dio Gobernuari, egungo blokeo egoera eta espaniar eta frantses estatuen traben gaineko balorazioa eskatuz. Gizartea eta instituzioen konpromezua beharrezkotzatz ikusten du EH Bilduk, armagabetze prozesuan aurrera egin ahal izateko.

Luhuson atxilotutako pertsonak giza eskubideen defentsan gizarte zibilaren kide aktiboak dira, azpimarratzen du Adolfo Araiz bozeramaleak erregistratutako ekimenak; publikoki armagabetze prozesuan laguntza emateko prest azaldu diren pertsonak, estatuen inmovilismo eta traben aurrean.

Gizartearen gehiengoak egoera honekin amaitzea eskatzen du EH Bilduren iritziz, armagabetze prozesua bukatu eta benetazko konponbidean aurrera egin dadin. Gizartearen nahi eta asmoak atxiloketen ondorioz sortu diren erantzun, mobilizazio eta manifestazio anitzetan topa daiteke, Iparraldeko ia alderdi politiko guztiek estatuen jarrera eta atxiloketen kontra azaldu direlarik.

Gauzak honela, eta aipatutako Nafarroako Gobernuaren isiltasuna ikusita, EH Bilduk hurrengo galdera aurkeztu du:

Ze balorazio egiten du Nafarroako Gobernuak, espainiar eta frantses estatuek, ETAren armagabetze prozesuan duten jarrerakin? Armagabetze prozesua oztopatu eta estatuek egin nahi ez duten konpromezua hartu duten pertsonak atxilotzeari buruz zer iritzi du Nafar Gobernuak?