Egungo araudia aldatu eta gaurkotzea eskatzen duen mozioa aurkeztu du koalizioak Nafarroako Parlamentuan, Osasunbidean buruzagitza klinikoa, arlokoa, zerbitzukoa edo ta Oinarrizko Osasun zonaldekoa duten profesionalen bateraezintasunak arautzeko. Ardura hauek hartzen dituzten profesionalek, esklusibotasunez aritzea bilatzen da mozio honekin, beren jarduna sektore pribatuko lanarekin bateraezina izanik.

EH Bilduk informazio eskaria egin zion Osasun Departamentuari. Lortutako datuen arabera, egun 13 pertsonek buruzagitza kargua izanda, beren jarduna sektore pribatuko lanarekin partekatzen dute.

Osasunbideako langileen erregimena arautzen duen 11/1992 Foru Legeak eta 387/192 Foru dekretuak, egoera hau ahalbidetzen zuten. Honen arabera 1992ko abenduaren 31 bainon lehen lan publikoa eta pribatua bateragarri egiten zuten profesionalek, ez zuten zertan esklusibotasuna bete beharrik.

24 urte pasa direlarik, EH Bilduk, egun baldintza horrekin diren 72 profesionalek, tartean 13k buruzagitza karguan, Lege eta Foru dekretuak ezartzen zuten baldintzak betetzen dituzten ala ez galdetzen du.

Medikuntza jarduna sektore publikoan eta pribatuan batera egitearen inguruko eztabaida historikoa da. Interes publikoa eta intereses pribatuen arteko talka egon daiteke, EH Bilduren iritziz. Gatazka horrek, profesionalen erabakiak, sektore pribatuan duten interesengatik baldintzatu ditzake zenbait momentutan.

Aldaketarako akordio programatikoak honakoa dio: “Osasun-kudeatzaileak profesionalizatzearen eta baterazintasun-araubidea hedatzearen alde egitea. Alde horretatik, kudeatzaileak prozesu gardenaren bidez aukeratzea ziurtatuko da, merezimenduan eta gaitasunetan oinarrituz. Gainera, beharrezkoak ez diren zerbituz- eta atal. Burutzak deuseztatuko dira, eta uzten direnak aldi baterakoa, proiektu eta helburu jakinekin lotutakoak eta barne promoziokoak izanen dira. Azkenik, sistema publikoko profesionalak sistema publikoan bakarrik jarduteko neurriak hartuko dira, eta bateraezintasuna arautuko da”.

EH Bilduko talde parlamentarioak gogorarazi duenez, zentzu honetan hartu dira lehen neurriak, zerbitzu eta atal burutzak eskuratzeko meritu lehiaketa publiko sistema ezarriz. Horrexegatik, koalizioak, aurrera egiten jarraitu nahi du mozio honen bitartez. Bateraezintasunak arautzea aurrerapausu bat izanen da, behintzat burujabetza eta ardura postuak duten profesional sanitarioen esklusibotasuna bermatuz. Osasun sistema publikoa indartuko duen neurria izanen dela deritzo EH Bilduk.