Atzo sinatu egin zen Nafarroako Gobernua eta Club Atletico Osasunaren arteko akordioa, Taxoareko kirol zerlaien erabilera zabaltzeko. Sadar futbol zelaiaren moduan, Taxoareko kirol gunea, momento honetan, Nafar Gobernuaren esku daude, Osasunaren zorra ordaintzeko prozesuan erabaki zen moduan. Osasunak, alokairua ordaintzen du instalazio hauek erabiltzeagatik. Egoera hau eman zenetik, kirol ezberdinetako ordezkari eta taldeek, Gobernuaren esku zeuden futbol zelai hauen erabilpena aldarrikatu eta eskatu zuten, “Denona bada, denontzat behar du” lelopean. UPNren Gobernuak ez zion eskari honi erantzun eta esku publikoetan zeuden kirol gune hauek Osasunari utzi zizkion esklusiban.

Aldaketaren Gobernuak Taxoareko erabilera zabaldu nahi izan du eta horretarako akordioa sinatu du Osasuna taldearekin, kriol gune hauetako jarduerak arautzeko. Hala ere, sinaturiko akordioak ez ditu Taxoareko ateak erabat zabaltzen eta hainbat kirol, tartean errugbia, kanpoan utzi ditu.

Horrexegatik, Nafarroako EH Bilduk galdera erregistratu du Parlamentuan, Gobernuak ituna sinatzerako orduan erabilitako irizpideei buruz. Asun Fernandez de Garaialdek sinaturiko ekimenean, erabileratik kanpo geratzen diren kirolendako konponbideetaz ere galdetzen da.