Norabide onean, aurrerapausu moduan hartu du EH Bilduk, Nafarroako Gobernuak bere esku dituen haur eskolendako egindako planteamendu orokorra. Hala ere, aldaketa sakonagoak defendatu ditu koalizioak.

Alde batetik, hizkuntz eskaintzari dagokionez, Eskubide Sozialen Departamentuak kudeatzen dituen bi eskoletan, lehendabiziko aldiz, haurrak euskeraz matrikulatzeko aukera izanen dela baloratu du EH Bilduk.

Gogoratu behar da, Nafarroako Gobernuaren esku dauden 7 haur eskoletan (horietatik 5 Iruñean) inoiz ez dela euskarazko eredurik izan. Orainarteko UPNren Gobernu ezberdinek, gurasoen eskariei muzin eginez, inoiz ez zuen euskarazko lerrorik jarri. Horrexegatik, aldaketaren gobernuaren erabaki hau aurrerapausua da, familien hizkuntz eskubideak eta euskaraz matrikulatzeko aukera bermatzeko bidean.

Hala eta guztiz ere, EH Bilduk anbizio gehiago eskatzen dio Nafar Gobernuaren proposamenari. Borondate politiko handiagoarekin, euskarazko eskaintza integralago eta hizkuntz eskubideak hobeto bermatuko dituen eskaintza egin baitzitekeen, Iruñeko udalak pasa den ikasturtean aibiatutako bidearen antzera.
Murgiltze eredua bermatuko duten baldintza duinak defendatu ditu EH Bilduk. Alde batetik, euskara eta gaztelaniazko ereduak eskola berbera partekatzeak, euskara gaztelaniaren pean baztertuta ez geratzeko neurri zehaztak eskatzen ditu. Beste aldetik, eskeintza progresiboki egiteak, bi urteko epean euskarazko eredua erabat zabalduta izateko, motz geratzen dela uste du EH Bilduk. Koalizioaren iritziz, euskarazko matrikula haur eskolen maila guztietan egin beharko zitekeen.

Azkenik, baremo eta tasen aldaketei dagokionez, EH Bilduk begi onez ikusten ditu emandako aurrerapausoak. Progresibitate falta eta errenta baxuendako askotan jasangaitza zen kostua zuen UPNren ereduari buelta eman zaio. Egindako aldaketek, eredu justoago bat sortzea dute helburu, berdintasunean oinarrituta, matrikulazioa igotzeko gakoa izanen dena. Haur Hezkuntzako eskaintza hobetzeko neurri aproposagoak baliatuko dituen eredu berria.