Hezkuntza Kontseilaria eta NUPeko errektorearen agerraldia eskatu du EH Bilduk Nafarroako Parlamentuan, unibertsitate publikoan euskarazko eskaintzari buruzko azalpenak eman dezaten. EH Bilduko hezkuntza bozeramalea den Esther Korresek kezka azaldu du gai honekin “unibertsitateko IV.Plan Estrategikoa ezaguna da, bainan bertan ez da euskararekiko helburu zehatzik markatzen”.


Gaur egun soilik Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako irakasle graduak egin daitezke erabat euskaraz NUP, beste gradu eta titulazioetan, irakasgai solteak eskaintzen badira ere, beti irakaslegoaren borondatearen menpe geratzen da beren eskaintza.


Horrexegatik Nafarroako EH Bilduk agerraldia eskatu du Parlamentuan Jose Luis Mendoza hezkuntza kontseilariarekin eta NUPeko errektorea den Alfonso Carlosenarekin. Koalizioak galdera zuzenak zuzendu dizkie agerraldirako: Europako hizkuntz minorizatuen kartak azaldutako gomendioei jarraiki, zenbat kreditu eskeiniko dira euskaraz 2019an? Ze plantilla aurreikuspen egiten da euskarazko zerbitzu ahalik eta zabalena eman dadin? Kontutan izanda EHU-k Nafarroako ikasle euskaldunak hartzeko azaldutako asmoa, zer eginen du NUPek erantzuteko?
Agerraldian, EH Bilduk kezka azalduko du, bere sorkuntzatik honat, NUP-en euskarak izan duen zabalkunde eskasarekin.