Garoñako zentralaren itxiera edo irekieraren inguruko eztabaida sutsua eman da Nafarroako Parlamentuan. Aldaketaren aldeko indarren gehiengoak, zentral zaharkitu hau behin betiko itxi dadila eskatu zuten. EH Bilduko bozeramalea den Dabid Anautek adierazi bezala, Garoñako zentralaren eztabaidaren atzean espainiar estatuko eredu energetikoaren gaineko eztabaida dago, interes pribatuek, empresa energetiko handiek egiten ari diren presio izugarriarekin.

Garoña ez irekitzeko arrazoiak asko dira: ingurugiroari lotutakoak, segurtasunaren ingurukoak, energetikoak, politikoak…ongi eginen luke PPk kontrolatzen duen Segurtasun Nuklearraren batzordeak, arrazoi guzti hauek adituko balitu.