Pasa den martxoaren 2an Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko Departamentuak laneko arriskuen prebentzio programetarako diru laguntzen deialdia argitaratu zuen. Horren harira, EH Bilduk deialdi honetan Osasun Publiko eta Lan Osasunaren Institutoaren parte hartzeaz galdetu dio Ayerdi lehendakarordeari.

Diru laguntza hauek, orain arte, modu zuzenean eta nominatiboki jasotzen zituzten eragile sozial jakin batzuek. Aurten, aldaketarako 4 indarrek lortutako aurrekontuen akordioari esker, diru laguntza hauek lehiaketa publikoaren bitartez banatuko dira, eragile ezberdinek parte har dezaten aukera emanez.

Deialdia irizpide tekniko zorrotzetan oinarrituta behar da” adierazi du EH Bilduko parlamentaria den Bakartxo Ruizek “horrexegatik Osasun institutoaren parte hartzea ezinbestekoa deritzogu, deialdiaren oinarrien erredakzioan eta jasoko diren eskarien eballuazioan. Departamentua eta Institutoaren arteko koordinazioaren aldeko aspotua egiten dugu beraz”.

Horregatik, deialdia egiteko erabilitako irizpide teknikoei buruz, institutoaren parte hartzeaz eta azkenik, eskarien ebaluazio eta kudeaketaz galdetu dio EH Bilduk Ayerdi lehendakari ordeari.