Iruñeko haur eskoletan euskara eredua zabaltzearen kontra ezagutu berri den helegitearen eztabaida Parlamentura iritsi da. EH Bilduk, helegitean aipatzen ziren baimenetaz galdetu dio Gobernuari. Erantzuna argia izan da, egin diren aldaketendako, Iruñeko udalak ez zuen Nafarroako Gobernuaren baimen berezirik behar.

Ondorioa agerian geratu da beraz, Adolfo Araizek adierazi duen moduan, Iruñeko udalari sententziaren kontrako errekurtsoa aurkez dezan animatzearekin batera. Eztabaida politiko eta soziala galdu dutenek, urte luzeetan euskarazo eskariari muzin egin diotenek…epaitegien bitartez zan oztopatu nahi duten aldaketaren aurrerapausu oro.