Adierazpen instituzionala onartu du Nafarroako Parlamentuak apirilaren 8ko armagabetze prozesuari babesa erakutsiz. Aldaketaren lau indarrek eta PSN-k, arduraz jokatu dute une garrantzitsu honen aurrean. UPNk eta PPk, beste behin ere, muzin egin diote konponbidea eta bakearen aldeko argazki honetan ateratzeari.

“Jendarte zibilak urrats garrantzitsuak eman ditu eta orain eremu politikoak maila eman behar du“ adierazi du Bakartxo Ruiz EH Bilduko parlamentariak, „horregatik, apirilaren 8an, EH Bildu Baionan izanen da“.