EH Bilduk txalotu egin du densitometría probak Nafarroako Osasun sistema publikoan egiteko departamentuak egin duen inbertsioa. Ostoporosia kontorlatzeko urtero egiten diren 2.800proba hauek, orain arte Opus-en klinika pribatura deribatzen ziren. Egindako inbertsio eta densitometroaren erosketaren, Osasunbideak 182.700euro aurreztuko ditu urtero, deribazioengatik CUN-i egiten dizkion ordainketetatik.

“ospitale publikoen edozein aurrerapausu teknologiko mugatu duen politika izan da UPNrena, beti osasun zentro pribatuen mesedetan, monopolio gisa lan egiten dutenak. Kasu honekin argi geratzen da Osasunbideak bere gain har ditzakeela esku pribatuetan dauden zerbitzuak, zerbitzu publikoen mesedetan eta ondorioz herritar guztion onurako”

EH Bilduk hartutako erabakia txalotu eta sistema publikoaren alde egin beharreko bidean norabidea markatzen duen inbertsioa dela azpimarratu nahi du. “Urte luzez, UPN ren Gobernuek deribazioen aldeko politikak martxan jarri dituzte, sistema publikoaren kaltetan” adierazi du Bakartxo Ruizek EH Bilduko osasungintza bozeramaleak, “ospitale publikoen edozein aurrerapausu teknologiko mugatu duen politika izan da UPNrena, beti osasun zentro pribatuen mesedetan, monopolio gisa lan egiten dutenak. Kasu honekin argi geratzen da Osasunbideak bere gain har ditzakeela esku pribatuetan dauden zerbitzuak, zerbitzu publikoen mesedetan eta ondorioz herritar guztion onurako”. EH Bildu sistema publikoaren defentsan tinko jarraituko du lanean, orain arte pribatizatuak diren zerbitzuak bere gain hartuz, deribazioak murriztu eta kalitatezko zerbitzu duina lortzeko asmoz.