EH Bilduk Nafarroako Auzitegi Gorenak errepublikaren bandera debekatzeko erabakia kritikatzen du. Parlamentuan ikur errepublikarra jartzea, gehiengo politikoak erabaki zuen. EH Bilduren iritziz, erabaki judizial honek agerian uzten du, beste behin ere, eztabaida sozial eta politikoa galduta batzuek egiten duten epaitegien erabilera. Hauteskundeetan galdutako berreskuratzeko tresna moduan erabilia izaten ari da justizia.

Apirilaren 14ean, ikur errepublikanoa jartzea, errepresio franquista jasan zutenen omenez erabaki zen. EH Bilduk zentzugabekeria deritzo, errepublikaren balore demokratikoak gogoratu eta Nafarroan erail zituzten 3.500 pertsonen omenaldia debekatzea. Egun batez, bandera errepublikanoa jartzea, errepublikaren alde borrokatu eta diktadura eta monarkia ezarri zutenen errepresio eta jazarpena jasan zuten pertsonak omentzea da.