Prentsaurrekoan azaldu bezala, EH Bilduko talde parlamentarioak Ultzamako biometanizazio plantari buruzko ikerketa batzordea proposatu du, Comptos ganberaren txosten larria ezagututa. Proposamenak Aldaketaren aldeko beste lau indarren babesa jaso du eta jadanik erregistratuta dago Nafarroako Parlamentuan.


Ultzamako biogas plantari buruzko txosten larria argitaratu du Comptos Ganberak. Ultzamarako UPNren proiektu izarra izandakoak, erregimenak zuen lan egiteko modu iluna agerian utzi du. “Planta honen eraikuntzaren bidea irregulartasunez josia egon dela salatu du Comptos-ek” adierazi du prentsaurrean Adolfo Araiz EH Bilduko bozeramaleak, “dena prestatua zegoen empresa jakin batek adjudikazio zuzena jaso zezan, adjudikazio irregular eta ilegala egin zen; erabakietan parte hartu zuten hainbat zinegotzik enpresako bazkide izaten amaitu zuten…”.


Hau guztia gutxi balitz, Comptosek agerian utzi du dirulaguntzak kobratzeko martxan jarri zuten sistema. “Obra berarengatik faktura bikoitzen sistema bat eratu zuten” azaldu du Araizek, “bi enpresa ezberdinek, lan berarengatik faktura ezberdinak aurkezten zituzten, diru laguntza ezberdinak jaso ahal izateko”. Prozedura guzti hauek kinka larrian utzi dute Ultzamako udala, bera utzi baitute gertatutakoaren arduradun ekonomiko moduan. “Hauxe da UPNren estiloa, etekinak daudenean esku pribatuetara joaten dira, aldiz, diru galerak edo isunak daudenean, herritarrek, fondo publikoen bitartez hartu behar dituzte bere gain”.

Parlamentuan lau indarrek erregistratutako testua