Nafarroako Unibertsitate Publikoko erizaintza graduaan eskeintzen diren euskarazko asignaturei buruzko galdera erregistratu du EH Bilduko parlamentaria den Esther Korresek. “Ikasturte honetan bi irakasgai egin daitezke euskaraz Erizaintza graduan: Biokimika eta Osasun Publikoaren eta Eritasunen Aurrezaintza” azaldu du Korresek, “datorren ikasturtera begira NUPek egindako eskaintzan ordea Biokimika ikasketak desagertzen dira, euskarazko eskaintza irakasgai bakar batetara mugatuz”.

Martxoan EH Bilduk NUPeko euskara eskaintzari buruzko kezka orokorra azaldu zion errektoreari parlamentuan, antzematen den planifikazio eta helburu faltagatik. Egun soilik Magisteritzako bi gradu egin daitezke osorik euskaraz, beste titulazio guztietan irakasleen borondatearen menpe geratzen da irakasgaiak euskaraz eskaintzeko auekra edo ez. Egoera honek, Erizaintzako graduan gertatu dena eragiten du, ute batetik bestera, titulazioak zuen eskaintza eskasa erdira jeitsiko dela hurrengo ikasturterako.