Estatuko legerik aurrerakoi eta ausartena bezala definitu dute LGTBI+ eragile ezberdinek gaur goizean Nafarroako Parlamentuak onartu duen araua. 8 hilabete luzez lanean izan dira talde ezberdinak Parlamentuko indar politikoekin, elkarrekin lege berria eztabaidatu eta adosteko. Beste behin ere, UPN eta PP eskubideak aitortu eta edozein aurrerapausu ematetik kanpo geratu dira eta ez dute legea babestu.

🏳️‍🌈🏳️‍🌈🏳️‍🌈🏳️‍🌈 Bakartxo Ruiz "Gaur egun handia da. Zorionak eragile, talde eta lege hau babestuko dugun alderdi guztioi. Tamalez oraindik ere gure gizartean baditugu adierazpen homofobo eta transfoboak. Tamalez ere oraindik gertatzen dira erasoak. Tamalez ere oraindik ez da lortu benetazko berdintasuna. Gaur aurrerapausua ematen dugu LGTBI+ lege ausart honekin. Orain legea aplikatu eta lanean jartzeko ordua da" 🏳️‍🌈🏳️‍🌈🏳️‍🌈🏳️‍🌈

Publicado por EH Bildu Nafarroa en Jueves, 8 de junio de 2017

Parlamentuko gonbidatuen eserlekuak gaur inoiz bainon koloretsuago azaldu dira. LGTBI+ eragile ezberdinek zuzenean jarraitu dute legearen eztabaida. Haiei zuzendu zaie Bakartxo Ruiz, EH Bilduko parlamentariak hitza hartu duenean. “Zorionak egindako lanarengatik, gaur egun handia da” adierazi du Ruizek, “tamalez egungo gizartean oraindik ere bizi behar izan ditugu diskriminazioak, berdintasun falta, irainak, erasoak…beraz lege baten beharra bazegoen, ez da nahikoa bainan ezinbesteko urratsa da. Legeak homofobia eta transfobiaren kontra borrokatzeko tresnak ematen ditu, berdintasunaren alde aurre egiteko herremintak