Udako hilabeteetan osasun etxeetako arretan izanen den berrantolaketaz galdera idatzia egin dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari. Sarriguren eta Iruñeko Sanduzelai auzoko Osasun Etxeetan besteak beste, arratsaldetako kontsultak bertan behera geratuko direla iragarri dute, lehen arreta eta zerbitzu pediatrikoei dagokionez. Ordezkapenetarako baliabide falta da eman den arrazoia eta horrela azaltzen dute Osasun Etxeetan jarritako karteletan.

Bakartxo Ruiz parlamentariak galdera sorta egin dio Gobernuari udako lan berrantolaketaz, Sarriguren eta Sanduzelain azaldutakoa orokorra den edo ta kasu isolatuak diren, ordezkapen kopurua eta azken bost urteetan gertatutakoaz galdezka. “Osasun Departamentuak kalitatezko lehen arreta eta kontsulta pediatrikoak bermatu behar ditu urte guztian, baita udan ere” adierazi du Ruizek, “horretarako beharrezkoak diren baliabideak eskeini behar ditu Gobernuak”. Horregatik, EH Bilduk uztaila eta abuzturako aurreikusia dagoen egoera hau sahiesteko beharrezkoak diren neurriak hartzea eskatu dio departamentuari.

EGoera hau emango den auzo eta herrietan kezka zabaldu da. Eguesibarreko Zeh Bilduko zinegotzia den Amaia Etxartek kexa luzatu dio Osasun Departamentuari, herriak duen adin txikikoen portzentai altua ikusita sor daitezkeen arazoengatik. Uztaila eta abuztuan arratsaldeko kontsultak kenduta, irailean arreta honen kolapsoa gerta daitekeelaren kezka dafo Sarrigurenen.