Ultzamako biometanizazio plantaren inguruko ikerketa batzordea sortzea onesten duen Nafarroako Kontseiluaren txostenarekin bat egiten du EH Bilduk. “Fiskaltzaren bidea une honetan itxita dagoen arren, oraindik ere garaiko udalak egindako kudeaketa eta erlazioa izan zuten empresa ezberdinek izan zuten papera argitu beharra dago” adierazi du ikerketa batzordeko bozeramalea den Adolfo Araizek.

Adolfo Araiz: “ikerketa batzordearen sorrera ekiditeko saiakera gaizki atera zaio UPNri, hirutan saiatu dira eta ez dute lortu. Ikerketa bertan behera geratzeko interes honek agerian uzten du biometanizazio olanta honen inguruan usain txarra badagoela. Batzordea inoiz bainon beharrezkoagoa da, zedozer izkutua baldin badago, argitara aterako dugulako dudarik gabe”.

“UPN eta bere marka txuria, Agrupación Ultzamak, ez dute oraindik ere azaldu, irregulartasun askoren artean, zergatik empresa pribatu batek (bere hiru zinegotzi bazkide ziren empresa batek) lan bakar batetarako Nafar Gobernuaren bi departamenturen bi diru laguntza ezberdin jaso zituen, kasu bakoitzean gastu dokumentazio ezberdinak aurkeztuz”.
Nafarroako Kontseiluaren ebazpenak ikerketa batzordearen gehiengoa eta parlamentuko zerbitzu juridikoen tesiarekin bat egiten du. UPNk lanak hasi aurretik ikerketa bertan behera geratzeko zuen asmoa hutseang eratuko da beraz. Gauza asko argitu beharko du UPNk batzordean.