UPN-k kasua itxi nahi badu ere aurkitutako datuek erakusten dute oraindik ere badagoela zer ikertu eta zer argitu Ultzamako Biometanizazio plantaren erakuntza eta kudeaketan. “Faktura bikoitzak, dirulaguntzak eskuratzeko udalaren erabilera, kontratuen legearen araberako adjudikazio ilunak topatu dugu dokumentazioan” azaldu du Adolfo Araiz EH Bilduko bozeramaleak.

Parlamentuko ikerketa batzordeak iralean berrekingo dio lanari lehendabiziko agerraldiekin. “Eskuartean dugun dokumentazioarekin galdera asko ditugu, UPN-k erantzun beharko dituenak” adierazi du Araizek, “ikusi dugu sare bat sortu zela dirulaguntzak eskuratzeko non Patxi Perez, UPNko kidearen udala zegoen inplikatuta, instituzioa eta enpresen arteko faktura trukaketak antzeman ditugu”. UPN-k hirutan itxi nahi izan du ikerketa batzordea, bainan datuek argi gehiago behar dela erakusten dute. “Proietuaren baldintzen erredakzioan parte hartu zuen enpresarne faktura bat topatu dugu, azkenean lanen adjudikazioa lortu zuen enpresarekin binkulatzen duena” azaldu du EH Bilduko bozeramaleak, “hori horrela baieztatuko balitz, kontratuen legearen kontrako jarduera larri batean egonen ginateke”.