Asun Olaechea, Comptos Ganberako presidentaren agerraldia eskatu du EH Bilduk gaur goizean ezagututako txostena azaldu eta zehaztapenak eman ditzan. Bardeako Komunitateari buruzko txostena larria da EH Bilduren ustez, bertan justifikaezinak diren gastuak, bidaiak, opariak…aurkitu ditu Comptosek. “Zalantzazkoak edo ta arrazionaltasunaren printzipioetatik urrun direnak” Comptosen hitzetan.

EH Bilduk kudeaketa ilun eta ez gardenen gainean argia ematea beharrezkotzat jotzen du. Behin alfonbrak altxatuta agerian geratzen dira kontrolik gabe gastatzen zuten txiringitoak. Egipto, Argentina, Brasil edo ta Senegalera bidaiak, lan jarduerarekin lotu nahi arren teknikorik gabe egiten ziren jardunaldiak, Komunitateko kideendako jatetxeetako gastuak, opariak; beste kortijo batzuetatik ezagunak zaizkigun jokamoldeak. Guzti honek argi erakusten du, urteetan erregimenaren inguruko eragileek barra librea izan zutela, kontrolik gabe diru publikotik jasotakoa gastatzeko.

Hemen irakurri dezakezu Comptosen txostena