“Entren con todas sus fuerzas, no os importe matar” agindu zien buruzagiak 1978ko uztailaren 8an Iruñeko zezen plazan sartu ziren Poliziei. Eta halaxe egin zuten… Lan saio berezia izan zen Nafarroako Parlamentuan. Fermin Rodriguez, Germanen anaiak, polizien hitzak gogoratu zituen parlamentarien aurrean. Tiroak egon ziren zezen plazan eta kalean. Horietako batek hil zuen German Rodriguez gazte iruindarra.

Eraso polizial horiengatik ez zen epaiketarik izan, ez zen poliziarik auziperatu ez duen inork gertatutakoaren ardurarik hartu. Salaketa Sanfermines78 Gogoan Plataformak egin du, 40 urte pasa direlarik orduz geroztik.

“Estatuak estali nahi izan du gertatukoa, bere ardura estaltzeko” adierazi du Bakartxo Ruiz, EH Bilduko parlamentariak “bada ordua poliziaren aktuazioa eta Germanen erailketaren gainean argia emateko”. Datozen Egunetan, Nafarroako Parlamentuak egun hartako polizi txostenak eta duen dokumentazio guztia desklasifika dezala eskatuko dio Estatuari.