Albiste txarrak beste behin ere Nafarroako industriari lotutak eta beste behin ere Gamesa enpresari lotutak. 107 kaleratze iragarri ditu enpresak Nafarroan. Zentzu honetan, EH Bilduk ekimen parlamentarioa martxan jarri du gaur goizean Siemens Gamesak jaso dituen diru laguntza publikoak zeintzuk izan diren argitzeko. “Kezkatzen gaitu, hainbatetan errepikatu delako, lan postuak sortu eta Nafarroan empresa egonkortzeko asmoarekin emandako diru laguntzak jaso ostean, enpresak kaleratzeak iragarri izana” adierazi du EH Bilduko aprlamentaria den Arantxa Izurdiagak, “aurretik ere esan dugu, ematen diren subentzioetan beharrezkoak dira enplegua eta lurraldearekin egonkortasun konpromezu klausulak ezartzea edo bestela, langile kaleratzeak eginez gero, emandako diru publikoa itzultzea exigitzea. Ezin dugu onartu urteetan diru publikoarekin lagundutako enpresek, egun batetik bestera langileak abandonatzea inolazko konpromezurik gabe”.

EH Bilduk kezka azaltzen du kaleratuak izanen diren 107 langile hauek geratuko diren egoerarekin. Siemens Gamesaren zuzendaritzaren jarrera salatzen du ere, lasaitasun mezuak igorrita, Nafarroan kaleratzeak egongo ez zirela adierazi ostean, bapatean inon baino kaleratze kopururik handiena izanen direla iragarri baitu. Ezin da, pertsonen lana, lasaitasun eta etorkizunarekin jolastu. EH Bilduk elkartasuna adierazi nahi die, sorpresa eta haserre momento honetan, Siemens Gamesako langile guztiei.