2017ko Navarrometroak azaldutako egoerak ez du inor harritu, ia duela lau urteko indar banaketa mantentzen da. 2015ean hasitako aldaketak tinko dirau, eserleku bat gora behera eta horrek oraindik ere, lan asko egiteke dagoela erakusten du. Aldaketan sakondu beharra dago, konplexurik gabe, denontzako eskubideetan aurrera egiteko.

Nafar herritarrek argi dute gainera, Estatu espainiarraren txantai eta inposaketekin bukatu behar dela. Nafarroako estatusak aldaketak behar ditu eta %80ak eskubide gehiago, erabakitzeko ahalmena, autogobernuan sakondu behar dela. Nafarroak Erabaki.

Inkestak erakutsi du, iragarritako gainbehera ez dela ailegatu. Erregimenak bere baliabide guztiak jarri ditu martxan, plataformak, artikulistak…apokalipsia etorriko zela iragartzeko. Eta ez da halakorik gertatu. Nafar herritarrak duela urte batzuk baino hobe bizi direla diote eta are hobekiago biziko direla aurreikusten dute.