Nafarroako Gobernuari zuzendutako galdera erregistratu du Miren Aranoa EHBilduko cultura bozeramaleak, kultur eta arte gune autogestionatuei buruz. “2015ean lortutako akordio programatioan gune autogestionatuak bultzatu eta sustatzeko konpromezua lortu zuen EH Bilduk. Gune soziokulturalen kudeaketa partehartzailea sustatu nahi genuen” azaldu du Aranoak, “jakin nahi dugu beraz, orain arte zer egin den konpromezu honekin betetzeko”.

Autogestioaren alde egiteak garrantzi handia du EH Bildu Nafarroaren iritziz “arlo guztietan, bainan bereziki artearen munduari dagokionez” adierazi du Miren Aranoak, “urte luzeetan, UPNren Gobernu ezberdinek erabat zokoratu dituzte nafarroako artista ta kultur sortzaileak. Kultur arloan aldaketak lan asko du egiteko, bertako artistak, maila guztietakoak lagundu eta bultzatu, gune propioak eta autogestionatuak eskeiniz, beren jarduera aurrera atera ahal izateko. Udal mailan proiektu interesgarri asko martxan jarri dira azken urteotan, bada garaia ere Nafarroa mailan erronka horri eusteko”.