Nafarroako Gobernuarekin bilduta zirelarik, hezkuntza arloko sindikatuak mahaitik altxatu dira gaur goizean, UPN-PSN-k sektorean inposatutako murrizketei buelta emateko asmorik ez dagoela ikusita. Hezkuntza kalitatea berreskuratzea Akordio Programatikoan adostutako puntuetako bat eta aldaketaren oinarrietako bat dela gogoratu du EH Bildu Nafarroak.

Egoera ezagututa, Maria Solana, hezkunzta kontseilariari zuzendutako gaurkotasun handiko galdera erregistratu du EH Bilduk. Datorren otsailaren 22ko osoko bilkuran, azalpenak eskatuko dizkio Gobernuari gaurko bileran azaldutako jarrerari buruz eta murrizketen balizko itzulera 2020-2021 ikasturterarte atzeratzeaz adierazitakoaz.

EH Bildu gogorarazi nahi du Akordio Programatikoan sinatutakoa, ratioen gutxitzeaz eta irakaslegoaren klase orden gutxitzeaz. EH Bildurentzako lehentasunezko gaia da honakoa, hezkuntzaren kalitatean ondorio zuzena baitu.