Sadar futbol zelaia berriz ere erosteko Osasunak azaldutako jarrera dela eta, galdera sorta erregistratu du EH Bilduk parlamentuan Nafarroako gobernuari zuzenduak.

Zehazki, Adolfo Araiz arlamentariak oraindik ere Nafarroako Ogasunarekin talde gorritxoak duen zergaren egoeraz galdetzen du, baita Sadar saltzeko asmorik dagoen hala ez eta horrela balitz ze preziotan salduko lukeen. Zentzu horretan EH Bilduko parlamentariak “bere garaian Nafarroako Gobernuak Osasunaren zorraren parte bat kitatzeko futbol zelaia erosi zuenean ordaindutako prezioaren azpitik ez saltzea” iradokitzen dio, hau da, 23.543.160€ baino azpitik ez saltzea.