Ultzamako biometanizazio plantaren ikerketa batzorde parlamentarioa bukatu egin da. Ondorioak argiak dira: Patxi Perez alkate ohi eta egun UPNko zuzendaritzako kidearen udal taldeak, Ultzamako etorkizuna kolokan jarri egin du inbertsio pribatu baten mesedetan. “UPNren kudeaketa eredua izan da” adierazi du Adolfo Araiz EH Bilduko parlamentariak, “Ultzamako herritarren diruarekin jolastu, etenik baleude esku pribatuetara joan daitezen bainan galerak gertatzekotan diru publikotik ordaintzeko”.

Tramite guztia iluna eta irregularra izan da. Patxi Perezek protagonismo zuzena izan du aurreproiektu, adjudikazio eta eraikuntza kontratuetan, enpresekin zuen erlazioagatik, zinegotziak enpresaren bazkide zirela jakinda…

Horretaz gain, faktura bikoitzen sistema eraiki zuten, finantziazio publikotik modu bikoitzean dirua jasotzeko. Enpresa ezberdinak eta udala bera erabili zuten honetarako, faktura eta ordainketa faltsuak eta bikoitzak eginez, komisioak ordainduz... UPN-k guztia estali nahi badu ere, ikerketa batzorde honetan EH Bilduk egindako lanari esker argitara atera dena.